109. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegian

Ana Isabel eta María Carmen Romero Navarrok gora jotzeko 18-00842 errekurtsoa aurkeztu dute Nafarroako Administrazio Auzitegian, Mendabiako Udaleko Alkatetzaren 2018ko martxoaren 9ko bi ebazpenen aurka; haien bidez ezetsi ziren hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioen aurka aurkeztutako berraztertzeko bi errekurtso.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan garatzen duen Erregelamendua onesteko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Mendabian, 2018ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1807377