109. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2., 3. eta 4. aldaketak 2018ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2018ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean, 2018ko aurrekontuan 2., 3. eta 4. aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 2/2018 aldaketa.

Mota: kreditu-gehigarria.

GASTUAK:

II. kapitulua.–Katastroaren eta inbentarioaren mantentze-lanak: 6.300.

DIRU-SARRERAK:

VI. kapitulua.–Egiazki bildutako diru-sarrera berri eta handiagoak.

San Colombar poligonoko lurzatien salmenta: 6.300.

Aurrekontuko 3/2018 aldaketa.

Mota: kreditu berezia.

GASTUAK:

VI. kapitulua.–Foruen plazako 7. zenbakiko eraikina berritzea: 35.000,00.

DIRU-SARRERAK:

VI. kapitulua.–Egiazki bildutako diru-sarrera berri eta handiagoak.

San Colombar poligonoko lurzatien salmenta: 35.000,00.

Aurrekontuko 4/2018 aldaketa.

Mota: kreditu-gehigarria.

GASTUAK:

IX. kapitulua.–Maileguak amortizatzea, superabita baitago: 150.052,31.

DIRU-SARRERAK:

Egiazki bildutako diru-sarrera berri eta handiagoak:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 150.052,31.

Funesen, 2018ko apirilaren 27an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1806351