109. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko apirilaren 25ean hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat izendatzen duena.

Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak izendatuko ditu Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz, 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak 2015eko abenduaren 2ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat, María Camino Bueno Zamarbide andrea, ADI-Nafarroako Institutuetako Zuzendarien Elkarteko lehendakaria, izendatu zen Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatetik kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendarien ordezkari.

2018ko martxoaren 23an, Hezkuntzako kontseilariak proposamena egin zuen Iosu Mena Sarasola jauna, Barañaingo Alaitz Bigarren Hezkuntzako Institutuko zuzendaria, ADI-Nafarroako Institutuetako Zuzendarien Elkartearen ordezkari izendatzeko, María Camino Bueno Zamarbide andrearen ordez.

Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, Eskola Kontseiluan edo Hezkuntzako Batzorde Nagusian postu hutsen bat gelditzen bada, beste kide bat izendatuko da, postua utzi duenari dagokion agintaldia bukatu bitarte aritzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Iosu Mena Sarasola jauna izendatzea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Nafarroako Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide, ADI-Nafarroako Institutuetako Zuzendarien Elkartearen ordezkari gisa, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz eta María Camino Bueno Zamarbide andrearen ordez, hari dagokion agintaldia bukatu bitartean, hots, 2019ko abenduaren 2ra arte, hala xedatzen baita 6.1 artikuluan.

2. Erabaki hau jakinaraztea Iosu Mena Sarasola jaunari eta María Camino Bueno Zamarbide andreari, eta Hezkuntza Departamentura eta Nafarroako Eskola Kontseilura edo Nafarroako Hezkuntzako Batzorde Nagusira igortzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko apirilaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1805646