109. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hiri-jarduketarako plan berezia (HJPB) Udal Plan Orokorreko UC 4-1 unitatean (B sektorea), sestrapeko okupazioari eta sartzeko arrapalei dagokienez. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2018ko maiatzaren 4an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia (HJPB) Udal Plan Orokorreko UC 4-1 unitatean (B sektorea), sestrapeko okupazioari eta sartzeko arrapalei dagokienez. Arquitectura y Ordenación Urbana SLk sustatu du plan berezia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizarran, 2018ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1806433