109. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Laburpena, 2018an kultura, kirol eta aisialdi arloko jarduerak antolatzeko laguntzen deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 28/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 395826.

Lehena.–Onuradunak.

a) Irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Corellan helbidea izanik Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituztenak.

b) Pertsona fisikoak, Corellan helbidea izanik Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituztenak.

c) Corellan helbidea ez duten irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, eta pertsona fisikoak, Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituztenak.

Bigarrena.–Xedea.

Corellako herritarrei, besteak beste, kultur, kirol eta aisialdi jardueretarako sarbidea erraztea, bai eta jarduera mota ororen antolaketan herriko taldeen parte-hartzea sustatzea ere. Deialdian jarduera horien antolaketa sartuko da.

Jarduera berriak sustatzea zenbait alorretan: kultura, natura eta ingurumena, musika, arte eszenikoak, kirola, turismoa, gazteria, elkartasuna eta lankidetza, eta tokiko produktuen sustapena, besteak beste.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren web orrian argitaratuta.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

39.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Aurtengo ekainaren 15era arte.

Corellan, 2018ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1807473