109. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Mutiloagoitiko jarduera ekonomikoko eremuan. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da, Aranguren Ibarreko Udalak, 2018ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuela Udalak berak sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia, Mutiloagoitiko jarduera ekonomikoko eremuan.

Aditzera ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluan xedatua betez, interesdun orok espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Mutiloan, 2018ko apirilaren 27an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1806019