109. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2018ko aurrekontuko 4, 5 eta 6 aldaketak. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2018ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontua aldatzen duten 2018/4, 2018/5 eta 2018/6 espedienteak, kreditu gehigarriak baitira.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2018ko maiatzaren 31an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1807331