109. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

275/2018 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Uraren goi hornidurako hodi nagusia, Azkoiengo adarra” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 450/2017 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez bai proiektua bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldia bukatuta, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, otsailaren 28ko 82/2018 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zion proiektu horri, “Uraren goi hornidurako hodi nagusia, Azkoiengo adarra” izenekoari, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari ere.

Nafarroako Gobernuak 2018ko apirilaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Caparrosoko, Martzillako eta Azkoiengo alkateei dei egitea, ekainaren 25ean, 26an, 27an, 28an eta 29an udaletxe horietan ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Estrella Lamadrid Morón eta M.ª Jesús González Muñoz andreak izendatzea Administrazioaren ordezkari, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzan bietako edozeinek.

4. Gabriel Olagüe Santesteban eta Anabel Beunza Munárriz jaun-andreak, haietako edozein, administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean, Mairagako Mankomunitateko eta Caparrosoko, Martzillako eta Azkoiengo udaletxeetako iragarki oholetan, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den kasuetarako.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 23an.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1806890