109. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak maiatzaren 4an emandako 121E/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi da diru-laguntzen deialdi bat, 2018koa, elikagaien artisautza enpresen elkarteei Nafarroako nekazaritzako elikagaien artisautza sustatzeko. Laguntzak “de minimis” araubidearen araberakoak dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honetan kontsulta daiteke, “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). DDBN (identifikazioa): 400181.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 4an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1806970