107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

4C/2018 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Beriaingo Transportes Garde y Neco, SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Beriaingo Transportes Garde y Neco, SL enpresaren hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31101442012018), erregistro honetan 2018ko martxoaren 26an sartu zena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2018ko martxoaren 23an sinatu ostean, honako hauekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 4an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Beriaingo Transportes Garde y Neco, SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F1805490