107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

3C/2018 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Tuterako Piher Sensors and Controls SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Tuterako Piher Sensors and Controls SA enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31005072011987) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2018ko otsailaren 1ean, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2018ko urtarrilaren 19an eta zuzendua 2018ko martxoaren 23an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 23an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Tuterako Piher Sensors and Controls SA enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1805489