107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

603/2018 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 6ko 668/2017 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, 2017-2018 kanpainan mahastia berregituratu eta moldatzeko planetarako laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 6ko 668/2017 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren 2017-2018 kanpainan mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko planetarako laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak.

Laguntzaren kalkuluari buruzko Zortzigarren Oinarriko 5. puntuak dio ezen, baldin eta lanak mahastizainak berak egin baditu eta, beraz, ez fakturarik ez ordainagiririk ez badago, honako honen arabera zehaztuko direla diruz laguntzen ahal diren zenbatekoak: batez beste zenbat denbora behar izaten den (ordutan) lan horiek egiteko, norberaren eskulanari eta makineriari dagokionez, bider horrelako lan batek izan ohi duen batez besteko ordainsari tasa eta bider azalera hautagarria. Kantitate zehatz horiek ezin izanen dituzte IV. eranskinean ezarritako gehieneko zenbatekoak gainditu; deialdi honetan bilduta dago eranskin hori.

668/2017 Ebazpeneko IV. eranskinean, errore bat hauteman da norberaren eskulanarekin lotutako gehieneko kostu justifikatuen datuetan, eguneratu ez zirelako; horregatik, eranskina aldatu eta zenbateko zuzenak jarri behar dira.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 6ko 668/2017 Ebazpenaren IV. eranskina aldatzea ebazpen honetako eranskinari jarraikiz.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute honen kontra, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 3an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

ERANSKINA

Norberaren baliabideez mahastia berregituratu eta birmoldatzeko gehieneko kostuak

EKINTZAK

LANAK EDO MATERIALAK

GEHIENEKO KOSTU JUSTIFIKATUA
NORBERAK ESKULANA EGINDA

ERAGIKETA
BAKOITZEKO
GEHIENEKO KOSTUA

Erauzketa

Erauzte lana (mahats orpoak biltzea barne)

430 euro/ha

430 euro/ha

Lurra prestatzea

Hondealana

159,36 euro/ha

1.400 euro/ha

Sakoneko lana

79,68 euro/ha

Ongarri minerala zabaltzea

39,84 euro/ha

Gorotza zabaltzea

79,68 euro/ha

Ongarri minerala/gorotza

Ezin da justifikatu norberak egindako eskulanaren bidez

Lur gaineko lana

119,52 euro/ha

Lurra desinfektatzea

Desinfektatze lana

Ezin da justifikatu norberak egindako eskulanaren bidez

2.000 euro/ha

Produktua

Harriak kentzea

Harriak kentzea

Ezin da justifikatu norberak egindako eskulanaren bidez

400 euro/ha

Lurra berdintzea

Lurra berdintzea

Ezin da justifikatu norberak egindako eskulanaren bidez

800 euro/ha

Landarea eta landaketa

Landarea

Ezin da justifikatu norberak egindako eskulanaren bidez

1,69 euro bakoitza

Landatze lana

0,35 euro bakoitza

Landare bakoitzaren babesa untxien kontra

Hodi babeslea

Ezin da justifikatu norberak egindako eskulanaren bidez

0,5 euro bakoitza

Babesgarriak jartzeko lana

0,44 euro bakoitza

Besorakoa jartzea

Besorako materiala

Ezin da justifikatu norberak egindako eskulanaren bidez

3.400 euro/ha

Besorakoak jartzeko lana

2.640 euro/ha

Barietatearen gainean txertatzea

Txertatze lana

0,90 euro bakoitza

0,90 euro bakoitza

Ontzi itxurako mahatsondoa besora aldatzea

Kimatu eta hondakinak kentzeko lana

739,68 euro/ha

4.000 euro/ha

Besorako materiala

Ezin da justifikatu norberak egindako eskulanaren bidez

Besorakoak jartzeko lana

2.640 euro/ha

Iragarkiaren kodea: F1806037