107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Agiriak egin eta tramitatzeko tasak. Hasierako onespena

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, 2018ko maiatzaren 10ean egin bilkuran, erregelamenduaren araberako quorumarekin, hasiera batez onetsi zuen Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Urrotz Hirian, 2018ko maiatzaren 21ean.–Mankomunitateko burua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1806692