107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

44E/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 12koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez, antzemandako akatsak zuzentzen dira urtarrilaren 25eko 15E/2018 Foru Aginduan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emandakoan; agindu horrek behin betiko onesten du Basaburuko Udal Planaren egiturazko aldaketa egiteko espedientea, Arrarasko (Basaburua) 14. poligonoko 33. lurzatian. Sustatzailea María Sagrario Alberro Ugarte da.

15E/2018 Foru Aginduak, urtarrilaren 25ekoak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emanak (2018ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, martxoaren 20koan), behin betiko onetsi zuen Basaburuko Udal Planaren egiturazko aldaketa egiteko espedientea, Arrarasko (Basaburua) 14. poligonoko 33. lurzatian. Sustatzailea María Sagrario Alberro Ugarte da.

Hala ere, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ikusirik, eta espedienteko dokumentazioaren laguntzaz, aipatutako foru aginduan hainbat akats antzeman dira, zuzendu behar direnak. Hortaz,

Honako hau dioen tokian:

“15E/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 25ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Basaburuko Udal Planaren egiturazko aldaketa bat egiteko espedientea, Arrarasko (Basaburua) 14. poligonoko 33. lurzatian. Sustatzailea María Sagrario Alberro Ugarte da.”

Honako hau behar du:

“15E/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 25ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Basaburuko Udal Planaren egiturazko aldaketa egiteko espedientea, Arrarasko (Basaburua) 14. poligonoko 333. lurzatian. Sustatzailea María Sagrario Alberro Ugarte da.”

Eta honela dioen tokian:

“1. Behin betiko onestea Basaburuko Udal Planaren egiturazko aldaketa egiteko espedientea, Arrarasko (Basaburua) 14. poligonoko 33. lurzatian. Sustatzailea María Sagrario Alberro andrea da.”

Honako hau behar du:

“1. Behin betiko onestea Basaburuko Udal Planaren egiturazko aldaketa egiteko espedientea, Arrarasko (Basaburua) 14. poligonoko 333. lurzatian. Sustatzailea María Sagrario Alberro andrea da.”

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, noiznahi zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, egintza eman zuen organoak zuzendu behar ditu akats materialak. Beraz, bidezkoa da testua zuzentzea, azaldutakoaren arabera, eta adieraztea ez duela aipatutakoaz bestelako ondorio juridikorik sortzen.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez eman zaizkidan eskumenak baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emandako urtarrilaren 25eko 15E/2018 Foru Aginduan antzemandako akatsak zuzentzea. Agindu horrek behin betiko onesten du Basaburuko Udal Planaren egiturazko aldaketa egiteko espedientea, Arrarasko (Basaburua) 14. poligonoko 33. lurzatian. Sustatzailea María Sagrario Alberro Ugarte da. Hain zuzen,

Honako hau dioen tokian:

–“15E/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 25ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Basaburuko Udal Planaren egiturazko aldaketa egiteko espedientea, Arrarasko (Basaburua) 14. poligonoko 33. lurzatian. Sustatzailea María Sagrario Alberro Ugarte da.”

Honako hau behar du:

–“15E/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 25ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Basaburuko Udal Planaren egiturazko aldaketa egiteko espedientea, Arrarasko (Basaburua) 14. poligonoko 333. lurzatian. Sustatzailea María Sagrario Alberro Ugarte da.”

Eta honela dioen tokian:

–“1. Behin betiko onestea Basaburuko Udal Planaren egiturazko aldaketa bat egiteko espedientea, Arrarasko (Basaburua) 14. poligonoko 33. lurzatian. Sustatzailea María Sagrario Alberro andrea da.”

Honako hau behar du:

–“1. Behin betiko onestea Basaburuko Udal Planaren egiturazko aldaketa egiteko espedientea, Arrarasko (Basaburua) 14. poligonoko 333. lurzatian. Sustatzailea María Sagrario Alberro andrea da.”

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta María Sagrario Alberro Ugarteri eta Basaburuko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 12an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1805073