107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kreditu bereziak eta kreditu-gehigarriak Udalaren 2018ko aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2018ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, kreditu berezien eta kreditu-gehigarrien espedientea onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontu arruntean; guztira, 1.774.103,90 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege testuaren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2018ko apirilaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2018ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurreko epean ez denez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsita gelditu da Udalaren 2018ko aurrekontu arruntaren kreditu berezien espedientea, 1.774.103,90 euro egiten dituena, eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, gehigarri horien iragarkia argitara ematen da, kapituluka laburturik:

Gastu beheitituak:

A) Eragiketa arruntak:

1.–Langileria gastuak: 313,05 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 522.558,74 euro.

Gastu beheitituak, guztira: 522.871,79 euro.

Gastu goitituak:

A) Eragiketa arruntak:

1.–Langileria gastuak: 88.340,82 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 312.693,49 euro.

B) Kapital-eragiketak:

6.–Inbertsio errealak: 1.373.069,59 euro.

Gastu goitituak, guztira: 1.774.103,90 euro.

Diru-sarrera goitituak:

B) Kapital-eragiketak:

7.–Kapital-transferentziak: 348.631,28 euro.

8.–Finantza-aktiboen aldaketak: 261.462,52 euro.

9.–Finantza-pasiboen aldaketak: 641.138,31 euro.

Diru-sarrera goitituak, guztira: 1.251.232,11 euro.

Laburpena:

Gastu beheitituak: 522.871,79 euro.

Gastu goitituak: 1.774.103,90 euro.

Kendura: 1.251.232,11 euro.

Diru-sarrera goitituak: 1.251.232,11 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2018ko maiatzaren 11n.–Ekonomia eta Ogasuneko zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1806346