107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Aurrekontuko 3/2018 aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 23an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezien espedienteak (57.000 euro guztira). Gastuen partida hauek sortzen dira:

6. kapitulua (Inbertsioak): 54.500 euro.

–Memoriaren Parkeko aparkalekua: 8.500 euro.

–Igerilekuetako hesiaren konponketa: 9.000 euro.

–Monlora ermitako bidearen konponketa: 37.000 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 2.500 euro:

–Gastu judizialak frankismoaren aurkako kereilan: 2.500 euro.

Kreditu bereziak, guztira: 57.000 euro.

Aldaketen finantzaketa:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 57.000 euro.

Sartagudan, 2018ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1806532