107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hirigintza gerentziako kudeaketa-mandatuaren onarpena

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2018ko maiatzaren 15ean:

“Ikusirik Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluak 2018ko maiatzaren 14an egindako jakinarazpena, zeina espedientean jasota baitago, EBATZI DUT erakunde horrek 2018ko maiatzaren 14ko jakinarazpenean proposatutako kudeaketa-mandatua onartzea.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok egin eta horri zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurrituriko egintza argitaratu denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurrituriko egintza argitaratu eta hortik aitzina.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 15ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L1806822