107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Egoitza elektronikoa sortzea

2018ko maiatzaren 16an Andoni Lacarra García alkateak 387. Ebazpena eman du, honako eduki hau duena:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gura entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBATZI DUT:

1. Erriberriko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.olite.es helbide elektronikoan. Erriberriko Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Erriberriko Udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Erriberriko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Erriberrin, 2018ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1806531