107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia Zuluetako 6. eremuko 6.1 exekuzio unitatean, P4 lurzatian.
Hasierako onespena

Noaingo (Elortzibar) alkateak, 2018ko maiatzaren 10ean, ebazpena eman du hasiera batez onesteko hiri-jarduketarako plan berezia Zuluetako (Elortzibar) 6. eremuko 6.1 exekuzio unitatean, P4 lurzatian, lurzati horretan eraikuntzako tipologia aldatzeko. Ramón Astiz arkitektoak idatzi zuen plana, eta Zaldua Etxegintza SLk sustatu.

1/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 72. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Noain Elortzibarren, 2018ko maiatzaren 14an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1806418