107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Xehetasun-azterketa, UE-R 4.3 exekuzio unitatean.
Hasierako onespena

Alkatetzak, maiatzaren 16ko 45/2018 zenbakiko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen “Xehetasun-azterketa, UE-R 4.3 exekuzio unitatean”, EPYC Gestión SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta, behar bada, bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Milagron, 2018ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1806504