107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

3.etik 17.era bitarteko aldaketak 2017ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Los Arcosko Udalak, 2018ko martxoaren 22an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 3.etik 17.era bitarteko aldaketak 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Los Arcosen, 2018ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1806451