107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Oihan aprobetxamendua

Los Arcosko Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

–Lote bakarra Los Arcosko herri-lurretako “San Lorenzo, La Cera eta Las Tajugueras” alderdiak, 11. poligonoko 407., 408., 409., eta 413. katastro-lurzatiak, 2915., 2917., 2918. eta 2919. masak.

ESPEZIEA

PARAJEA

ESTEREOAK

BOLUMENA GUZTIRA (m³)

ZURAREN BALIOESPENA
(euroak)

Aleppo pinua (Pinus halepensis)

San Lorenzo, La Cera eta Las Tajugueras

2.585

1628,53

13.028,24

Emaitzaren araberako aprobetxamendua izanen da; prezioa: 8,00 euro/m³.

–Enbor txikirako bolumena (m³) 1.628,53 m³.

–Mozketa mota: bakantze mistoa.

–Jarduketaren azalera: 70 ha.

Prezio horietan ez da sartu BEZa.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Proposamenen aurkezpena: Los Arcosko Herriko Etxean, 20 egun naturalean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik (14:00ak arte).

Proposamenak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko ostiral baliodunean, 13:00etan.

Baldintza teknikoak eta baldintza administratiboen agiria Los Arcosko Udaleko Idazkaritzan daude (Foruen kalea, 1, 31210 Los Arcos). Jendea hartzeko ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara, edo webgune honetan: www.losarcos.es.

Los Arcosen, 2018ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1806417