107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Helduen euskara formakuntza diruz laguntzea arautzen duen udal ordenantza.
Behin-behineko onespena

Leringo Udalak, 2018ko maiatzaren 14ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Helduen euskara formakuntza diruz laguntzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lerinen, 2018ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L1806431