107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRAZKIN

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Errazkingo Kontzejuak (Larraun), 2018ko apirilaren 30ean egin bilkuran, onetsi zuen 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.

Errazkinen (Larraun), 2018ko maiatzaren 11n.–Kontzejuko burua, Iñaki Malkorra Araolaza.

Iragarkiaren kodea: L1806348