107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Zuzkiduretarako jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak dirutan ordaintzeko prozedura arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2018ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zuzkiduretarako jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak dirutan ordaintzeko prozedura arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsita geldituko da Zuzkiduretarako jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak dirutan ordaintzeko prozedura arautzen duen ordenantza eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2018ko maiatzaren 3an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1805997