107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

14., 15., 17. eta 18. aldaketak 2018ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2018ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, aipatu aldaketak onetsi zituen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Antsoainen, 2018ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1806415