107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1043/2018 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako ofizialen eta sistema informatikoetako teknikari-ofizialen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 21ean emandako 434/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako ofizialen eta sistema informatikoetako teknikari-ofizialen lanpostu hutsak betetzeko, lekualdatze lehiaketa bidez. Ebazpen hori 2018ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. atalean eta deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako ofizialen eta sistema informatikoetako teknikari-ofizialen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA - SISTEMA INFORMATIKOETAKO OFIZIALEN ETA SISTEMA INFORMATIKOETAKO TEKNIKARI-OFIZIALEN LEKUALDATZE LEHIAKETA

Lekualdatze lehiaketa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren sistema informatikoetako ofizialen eta sistema informatikoetako teknikari-ofizialen lanpostuak betetzeko.

–Onartuak:

ARZA LAURENZ, JOSE

ECAY HURTADO, ABEL

LARUMBE ERRO, GUILLERMO

MORENO ARMENDARIZ, FERNANDO

SEGURA PUYO, EDUARDO CARMELO

ZABORRAS AGUADO, ANA ISABEL

Baztertuak: inor ez.

Esparru nazionaleko lekualdatze lehiaketa, sistema informatikoetako ofizialen eta sistema informatikoetako teknikari-ofizialen lanpostuak betetzeko.

–Onartuak: inor ez.

–Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F1806817