2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Antzingo Udalak, 2018ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Antzinen, 2018ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Isaac Corres López.
Iragarkiaren kodea: L1806533