107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, 20 udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko,
Iruñeko udaltzaingorako. Udaltzainen izendapena

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2018ko maiatzaren 29an:

“IKUSIRIK Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak apirilaren 24an emandako 058/2018 eta 060/2018 Ebazpenak, non baietsi baitziren Pablo San Martín Osés jaunak eta Pedro Miguel Hernández Monago jaunak egindako eskaerak Prestakuntza-ikastaroa baliozkotze aldera Iruñeko Udaltzaingoko 20 udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian —2017ko 127. NAOn argitaratua, ekainaren 30ekoan—, eta deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoarekin bat, ERABAKI DA Pablo San Martín Osés eta Pedro Miguel Hernández Monago Iruñeko Udaltzain izendatzea, eta horretarako karguaren jabetza hartu beharko dute 2018ko ekainaren 1ean.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 29an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Martín Abaurrea San Juan.

Iragarkiaren kodea: L1807206