107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

88E/2018 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, iraungitzat ematen duena Carnicería y Producciones Cárnicas Hermanos Bonel Serrano SLk eskatuta hasitako espedientea, Ribaforadako 4. poligonoko 49. lurzatian dagoen artzaintza estentsiboko naberako.

2017ko urtarrilaren 16an Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan sartu zen aurreko paragrafoan aipatutako espedientea.

Eskaerarako aurkeztu zen dokumentazio teknikoa ikusirik, 2017ko martxoaren 20an jakinarazitako idazkiaren bidez sustatzaileari eskatu zitzaion behar zen dokumentazio osagarria bidal zezala, espedientea behar bezala tramitatzeko. Errekerimendu horretan, propio ohartarazi zen ezen, dokumentazio hori igorri ez eta, horregatik, espedientea hiru hilabetetik gora geldiaraziz gero, eskaera iraungiko litzatekeela eta jarduketak artxibatuko liratekeela, eta, ondorioz, ezin izanen liratekeela proiektatutako obra eta instalazioak egin, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Emandako epea aise igaro denez egindako errekerimenduari erantzun gabe, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren indarrez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Carnicería y Producciones Cárnicas Hermanos Bonel Serrano SLk eskatuta hasitako espedientea iraungitzat ematea, Ribaforadako 4. poligonoko 49. lurzatian dagoen artzaintza estentsiboko naberako, eta espediente horretan adierazitako jarduerak artxibatzea.

Adieraztea ezen, etorkizunean obra horiek gauzatu nahiko balira, espediente berri bat hasi beharko litzatekeela, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan ezarritako moduan. Foru dekretu horren bidez Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zen.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunari, Ribaforadako Udalari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 19an.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1805448