107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

175/2018 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Ebazpen honen bidez izendatzen dira Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko proben deialdian aurreikusitako sarbide probak koordinatzen dituen epaimahaiko kideak (deialdia Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 13ko 35/2018 Ebazpenaren bidez onartu zen), eta ebaluazio epaimahaietako kideak eta aholkulariak izendatzeko prozedura arautzen da.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak emandako otsailaren 13ko 35/2018 Ebazpenaren bidez, deialdia egiten da 2018. urtean Lanbide Heziketako prestakuntza zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako.

Ebazpen horren 4. eranskineko 1. oinarriak xedatzen du probak koordinatzeko epaimahai bat eratuko dela, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak proposatu eta zuzenbide nagusiak izendatutakoa. Epaimahaia honela egonen da osatuta: epaimahaiburua, idazkaria eta lau kide. Horretaz gain, ebazpen horrek xedatutakoaren arabera, epaimahaiburua izanen da Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kide bat, idazkaria izanen da Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko kide bat, eta epaimahaiko kide izanen dira Lanbide Heziketaren Zerbitzuari atxikitako pertsona bat eta gainerako hiru kideak katedratikoak, Bigarren Hezkuntzako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer maisu-maistrak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

Ebazpenaren 4. eranskineko 3. oinarriak xedatzen duenaren arabera, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaritzak izendatutako epaimahai ebaluatzaileak eratuko dira sarbide proben epaimahaiko koordinatzaileak proposatuta. Eta 6. oinarriak xedatzen du aholkulariak izendatzen ahal direla antolakuntzako beharrizanen eta ebaluatu beharreko gaien arabera. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaritzak izendatuko ditu aholkulariak. Izendapenaren araubidea ez da oinarri horietan arautzen, eta, beraz, ebazpen honen bidez arautu beharko da.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, Hezkuntzako zuzendari nagusiak ebazpen bat eman dezan zeinaren bidez izendatuko baititu Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko proben deialdian aurreikusitako proben epaimahai koordinatzailearen kideak (deialdia Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 13ko 35/2018 ebazpenaren bidez onartu zen). Orobat, ebazpen horren bidez ebaluazioko epaimahaien kideak eta aholkulariak izendatzeko prozedura arautuko da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau

EBATZI DUT:

1. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko proben deialdian aurreikusitako proben epaimahai koordinatzailearen kideak izendatzea (deialdia Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 13ko 35/2018 ebazpenaren bidez onartu zen). Epaimahaiaren osaera ebazpen honen 1. eranskinean jasotzen da.

2. Ebazpen honen bidez izendatutako epaimahai koordinatzaileak Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 13ko 35/2018 Ebazpenak esleitzen dizkion funtzioak izanen ditu; 35/2018 Ebazpenaren bidez, Lanbide Heziketako prestakuntza zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko proben 2018ko deialdia egiten da.

3. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko proben deialdian aurreikusitako proben ebaluazio epaimahaien kideak eta aholkulariak izendatzeko prozedura arautzea, ebazpen honen 2. eranskinean jasotako oinarrietan xedatutakoarekin bat. Aipatutako deialdia Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 13ko 35/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

4. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 13ko 35/2018 Ebazpenak esleitzen dituen eginkizunak izanen dituzte ebazpen honetan ezarritako prozeduraren bidez izendatutako ebaluazio epaimahaiek eta aholkulariek. Izan ere, ebazpen horren bidez egin da deialdia 2018. urtean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza zikloetan sartzeko probak egiteko, bai eta Kirol Irakaskuntzako zikloetan sartzeko ere.

5. Otsailaren 13ko 35/2018 Ebazpenaren 4. eranskineko 11. eta 12. oinarriekin bat etorrita, derrigorrezkoa izanen da sarbide proben koordinazioko epaimahai eta ebaluazioko epaimahaian parte hartzea eta ahokulariak izendatzea, eta epaimahaikideek eta aholkulariek dagozkien diru konpentsazioak izanen dituzte, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 84/2016 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz; izan ere, han ezartzen da zer konpentsazio jasoko duten, Hezkuntza Departamentuak Nafarroan garaturik, Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proba libreetako eta hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan eta Arte Plastikoetako lanbide irakaskuntzetan sartzeko probetako ebaluazio batzordeetako eta koordinazio batzordeko kideek, bai eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen probetakoek ere.

6. Ebazpen hau eta bere eranskinak interesdunei jakinaraztea eta, ohartaraztea ezen ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera eta interesdun guztiei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

8. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko apirilaren 19an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

1. ERANSKINA

Lanbide Heziketako zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionaletan eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko proben koordinazioko epaimahaia

–Epaimahaiburua: Beriain Tanco, Alberto.

Ordezko epaimahaiburua: Iza Dorronsoro, Luis.

–Idazkaria: Lerga Ayape, Iñigo.

Ordezko idazkaria: Vicente Errea, Juan Miguel.

–1. epaimahaikidea: Sierra Marrón, Luis.

–2. epaimahaikidea: Obregozo Istilart, Peio.

–3. epaimahaikidea: Ojer Orzanco, Oscar.

–4. epaimahaikidea: Subizar Garralda, Josean.

–Ordezko epaimahaikideak:

1. epaimahaikidea: Esquíroz Azpilicueta, Javier.

2. epaimahaikidea: Lázaro Viloche, Pedro.

3. epaimahaikidea: García Cifuentes, Sonia.

4. epaimahaikidea: Martínez Cía, Patxi.

2. ERANSKINA

Ebaluazio epaimahaietako kideak eta aholkulariak izendatzeko prozedura

Erdi mailan sartzeko proben ebaluazio epaimahaiak.

1.–Ebaluazioko epaimahaiak, oro har, honela osatuta egonen dira:

–Epaimahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua. Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazioko epaimahaiak proposatuta.

–Komunikazio arloko epaimahaikide bat.

–Gizarte arloko epaimahaikide bat

–Zientzia eta teknologia arloko epaimahaikide bat (Matematika).

–Zientzia eta teknologia arloko epaimahaikide bat (Natur Zientziak).

–Zientzia eta teknologia arloko epaimahaikide bat (Teknologia).

Eranskin honetan araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duten pertsonen artean izendatuko dira epaimahaikideak.

Araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duen pertsonarik ez badago, LHko Zerbitzuko Zuzendaritzak zuzenean hautatzen ahalko ditu epaimahaikide horiek.

2.–Ebaluazio epaimahai bakoitzerako, mahaikideen ordezko bana izendatuko da prozedura berbera erabiliz.

Goi mailan sartzeko proben ebaluazioko epaimahaiak

3.–Zientzia eta ingeniaritzako ebaluazioko epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua. Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazioko epaimahaiak proposatuta.

–Epaimahaikide bat Gaztelaniarako.

–Epaimahaikide bat Espainiako Historiarako.

–Epaimahaikide bat Atzerriko Hizkuntzarako (ingelesa).

–Epaimahaikide bat Matematikarako.

–Epaimahaikide bat Fisika eta Kimikarako.

–Epaimahaikide bat Marrazketa Teknikorako.

–Epaimahaikide bat Teknologia Industrialerako.

Eranskin honetan araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duten pertsonen artean izendatuko dira epaimahaikideak.

Araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duen pertsonarik ez badago, LHko Zerbitzuko Zuzendaritzak zuzenean hautatzen ahalko ditu epaimahaikide horiek.

4.–Zientzietako eta ingeniaritzako ebaluazio epaimahairako, mahaikideen ordezko bana izendatuko da prozedura berbera erabiliz.

5.–Osasun Zientzietako ebaluazio epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatuko du. Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazioko epaimahaiak proposatuta.

–Epaimahaikide bat Gaztelaniarako.

–Epaimahaikide bat Espainiako Historiarako.

–Epaimahaikide bat Atzerriko Hizkuntzarako (ingelesa).

–Epaimahaikide bat Matematikarako.

–Epaimahaikide bat Biologiarako.

–Epaimahaikide bat Fisika eta Kimikarako.

–Epaimahaikide bat Lur eta Ingurumen Zientzietarako.

Eranskin honetan araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duten pertsonen artean izendatuko dira epaimahaikideak

Araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duen pertsonarik ez badago, LHko Zerbitzuko Zuzendaritzak zuzenean hautatzen ahalko ditu epaimahaikide horiek.

6.–Osasun Zientzietako epaimahairako, mahaikideen ordezko bana izendatuko da prozedura berbera erabiliz.

7.–Gizarte Zientzietako ebaluazio epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua. Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazioko epaimahaiak proposatuta.

–Epaimahaikide bat Gaztelaniarako.

–Epaimahaikide bat Espainiako Historiarako.

–Epaimahaikide bat Atzerriko Hizkuntzarako (ingelesa).

–Epaimahaikide bat Matematikarako.

–Epaimahaikide bat Enpresaren Ekonomiarako.

–Epaimahaikide bat Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietarako.

–Epaimahaikide bat Geografiarako.

Eranskin honetan araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duten pertsonen artean izendatuko dira epaimahaikideak

Araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duen pertsonarik ez badago, LHko Zerbitzuko Zuzendaritzak zuzenean hautatzen ahalko ditu epaimahaikide horiek.

8.–Gizarte Zientzietako ebaluazio epaimahairako, mahaikideen ordezko bana izendatuko da prozedura berbera erabiliz.

9.–Arteen ebaluazio epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazioko epaimahaiak proposatuta.

–Epaimahaikide bat Gaztelaniarako.

–Epaimahaikide bat Artearen Historiarako.

–Epaimahaikide bat Atzerriko Hizkuntzarako (ingelesa).

–Epaimahaikide bat Marrazketa Artistikorako.

–Epaimahaikide bat Bolumenerako.

–Epaimahaikide bat Marrazketa Teknikorako.

Eranskin honetan araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duten pertsonen artean izendatuko dira epaimahaikideak

Araututako hautaketa prozeduran borondatez parte hartzen duen pertsonarik ez badago, LHko Zerbitzuko Zuzendaritzak zuzenean hautatzen ahalko ditu epaimahaikide horiek.

10.–Epaimahai bakoitzerako, mahaikideen ordezko bana izendatuko da prozedura berbera erabiliz.

11.–Asimismo se designarán, con carácter general, los siguientes vocales que actuarán de manera transversal a todos los tribunales evaluadores de grado superior:

–Epaimahaikide bat Euskararako.

–Epaimahaikide bat atzerriko hizkuntzarako (frantsesa).

12.–Epaimahaiburuak epaimahaikide baten funtzioak betetzen ahal ditu erdi mailako arloetako batean eta goi mailako ikasgaietan.

Ebaluazio batzordeetako burua izendatzeko prozedura.

13.–Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatuko du ebaluazioko batzordeko burua.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren zuzendariak izendatuko du, sarbide proben koordinazioko epaimahaiak proposatuta.

Ebaluazio batzordeetako kideak eta aholkulariak izendatzeko prozedura.

14.–Zikloetan sartzeko ebaluazio epaimahaietan kide edo aholkulari izendatzen ahal diren irakasleek baldintza hauek bete behar dituzte:

–Kidego hauetakoak izatea: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer maisu-maistrak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

–Maila ertaineko probaren arloaren eta goi mailako probaren gaiaren irakaskuntzan aritu izana.

15.–Aurreko oinarrian aipatutako baldintzak betetzen dituzten irakasleek eskatzen ahal dute zikloetan sartzeko proben ebaluazio epaimahaietan kide edo ahokulari gisa borondatez parte hartzea.

Borondatez parte hartzeko eskabidea aurkezteko, ebazpen honen 3. eranskineko eredua erabili beharko da, eta posta elektronikoz bakarrik bidaltzen ahalko zaio sarbide proben ebaluazio epaimahaiari (ordenafp@navarra.es helbidera), xxxxxxxx@educacion.navarra.es helbide elektroniko pertsonaletik. Horretarako, 7 egun naturaleko epea izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera.

16.–Borondatezko partaidetzako eskaeren kopurua handiagoa bada erdi mailako sarbide probaren arlo bakoitzerako izendatu behar diren epaimahaikideen postu kopurua edo aholkularien postu kopurua baino, hurrenkera zerrenda bat ezarriko da, lehentasun irizpide hauen arabera:

a) Lehenbizikoa. Nafarroan zikloetan sartzeko proben aurreko deialdietan epaimahaikide eta aholkulari izendatutakoak, eta Oinarrizko Lanbide Heziketan edo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetan (oinarrizkoa eta lanbide tailerra) irakaskuntza lana egin dutenak.

b) Bigarrena. Lehenengo taldean ez daudenak.

17.–Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehen taldea:

–Lehenbizikoa. Sarbide proben epaimahaikide edo aholkulari gisa eta Oinarrizko LH edo HLPPn (oinarrizkoa eta lanbide tailerrak) sartzeko zikloetan irakasle gisa izandako esperientziaren arabera.

Zikloetan sartzeko proben epaimahaikide edo aholkulari izendatu duten deialdi bakoitzeko: 1 puntu.

Oinarrizko LH edo HLPPko zikloetan irakasle gisa lan egin duen ikasturte bakoitzeko: 1 puntu.

Ikasturte berean, pertsona bat aipatutako ziklo eta programetan epaimahaikide edo aholkulari izendatu badute eta irakaskuntza lana egin badu,1 puntu bakarrik emanen zaio.

–Bigarrena. Berdinketa badago, 2018ko otsailaren 13an Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

b) Bigarren taldea:

–Lehenbizikoa. DBHko 3. eta 4. mailetan eskatzen den arloko gaien irakaskuntzan duen esperientzia.

Dagokion arloan irakaskuntza lana egin duen ikasturte bakoitzeko: 1 puntu.

–Bigarrena. Berdinketa badago, 2018ko otsailaren 13an Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

18.–Borondatezko partaidetzako eskaeren kopurua handiagoa bada goi mailako sarbide probaren arlo bakoitzerako izendatu behar diren epaimahaikideen edo aholkularien postu kopurua baino, hurrenkera zerrenda bat ezarriko da, lehentasun irizpide hauen arabera:

a) Lehenbizikoa. Nafarroan zikloetan sartzeko proben aurreko deialdietan epaimahaikide eta aholkulari izendatutakoak, eta Nafarroan sarbide probak prestatzeko ikastaroan edo sarbide ikastaroan irakasle aritutakoak.

b) Bigarrena. Lehenengo taldean ez daudenak.

19.–Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehen taldea:

–Lehenbizikoa. Nafarroan sarbide proben epaimahaikide edo aholkulari gisa izandako esperientzia, eta sarbide probak prestatzeko ikastaroan edo sarbide ikastaroan irakasle gisa izandako esperientzia.

Zikloetan sartzeko proben epaimahaikide edo aholkulari izendatu duten deialdi bakoitzeko: 1 puntu.

Sarbide ikastaroan edo prestakuntza ikastaroan irakaskuntza lana egin duen ikasturte bakoitzeko: 1 puntu.

Ikasturte berean, pertsona bat aipatutako ziklo eta programetan epaimahaikide edo aholkulari izendatu badute eta irakaskuntza lana egin badu, 1 puntu bakarrik emanen zaio.

–Bigarrena. Berdinketa badago, 2018ko otsailaren 13an Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

b) Bigarren taldea:

–Lehenbizikoa. Batxilergoko 1. eta 2. mailan eskatzen den arloko gaien irakaskuntzan duen esperientzia.

Dagokion arloan irakaskuntza lana egin duen ikasturte bakoitza: 1 puntu.

–Bigarrena. Berdinketa badago, 2018ko otsailaren 13an Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

20.–Sarbide proben epaimahai koordinatzaileak ofizioz egiaztatuko du epaimahaikide edo aholkularien izendapena.

Dagozkion ziklo, programa eta gaietan irakaskuntza lana egiaztatzeko, zentroko idazkaritzak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

21.–Sarbide proben epaimahai koordinatzaileak izapideen fitxan (“LH, Arte Plastikoak eta Diseinua eta Kirol Irakaskuntzetarako sarbide probak”) argitaratuko du irakasleen zerrenda, hain zuzen ere, sarbide proben epaimahai ebaluatzaileetan kide gisa parte hartzea eskatu duten irakasleen hurrenkera zerrenda. Helbide honetan argitaratuko da:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3104/Pruebas-de-acceso-a-ciclos-de-FP-de-Artes-Plasticas-y-Diseno-y-de-Ensenanzas-Deportivas

Zerrenda honi alegazioak egiten ahal zaizkio 3 egun balioduneko epean, zerrenda izapide fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita.

22.–Ebaluazioko epaimahaietako kideak edo aholkularitzarako behar direnak izendatzeko borondatezko irakasle nahikorik ez balego, proben arlo eta gai bakoitzerako beharrezko kideak eta aholkulariak zuzenean hautatuko dira.

23.–Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren zuzendariak sarbide proben ebaluazioko epaimahaietako kide izateko hautatutako pertsonak eta aholkulariak izendatuko ditu, proben koordinazioko epaimahaiak proposatuta.

3. ERANSKINA

Zikloetan sartzeko probetan epaimahaikide - aholkulari gisa borondatez parte hartzeko eskabidea - 2018 urtea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1805462