107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

38C/2018 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Lan Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Bartzelonako FCC Aqualia SA enpresaren hitzarmen kolektiboan 2015., 2016. eta 2017. urteetarako soldatak berrikusteko akordioaren testua erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Mairagako Mankomunitateko ur hornidura eta saneamenduko instalazioen mantentze, zainketa, ustiapen, garbiketa eta konponketa zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratuari atxikitako langileentzat.

Aztertu da Bartzelonako FCC Aqualia SA enpresaren hitzarmen kolektiboan 2015., 2016. eta 2017. urteetarako soldatak berrikusteko akordioaren testua, Mairagako Mankomunitateko ur hornidura eta saneamenduko instalazioen mantentze, zainketa, ustiapen, garbiketa eta konponketa zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratuari atxikitako langileentzat (kode zenbakia: 31006972011999). Erregistro honetan 2018ko otsailaren 26an sartu zen, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2018ko otsailaren 19an sinatu zuten, eta 2018ko martxoaren 8an zuzendu zen, honako hauekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 2ko 7/2017 Ebazpenaren bidez (2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 17koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 12an.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Bartzelonako FCC Aqualia SA enpresaren hitzarmen kolektiboan 2015., 2016. eta 2017. urteetarako soldatak berrikusteko akordioaren testua, Mairagako Mankomunitateko ur hornidura eta saneamenduko instalazioen mantentze, zainketa, ustiapen, garbiketa eta konponketa zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratuari atxikitako langileentzat(PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1804095