107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

37C/2018 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Lan Zerbitzuko zuzendariak emana, Orkoiengo Redín y Becerra SL (Reybesa) enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Orkoiengo Redín y Becerra SL (Reybesa) enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100472012013), erregistro honetan sartu zena 2017ko abenduaren 26an, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2017ko azaroaren 7an sinatua, eta 2018ko martxoaren 8an zuzendua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Eta, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 2ko 7/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 17koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 12an.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Orkoiengo Redín y Becerra SL (Reybesa) enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1804094