107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

9C/2018 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Berriozarko Suministros Uribo SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Berriozarko Suministros Uribo SA enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100091012013) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2018ko otsailaren 13an, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2017ko urriaren 27an eta zuzendua 2018ko otsailaren 26an eta apirilaren 5ean, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 27an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Berriozarko Suministros Uribo SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1805932