107. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

8C/2018 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Azkoiengo Azkoyen SA enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Azkoiengo Azkoyen SA enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31100282012013), erregistro honetan 2018ko apirilaren 6an sartu zena eta enpresaren eta sindikatuen ordezkariek (ELA) 2018ko martxoaren 22an sinatu zutena, honako hauekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 27an. –Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Azkoiengo Azkoyen SA enpresaren hitzarmen kolektiboaren aldaketa(PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1805925