106. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Aldaketa, 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean dauden diru-sarreren araudian. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2018ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean dauden diru-sarreren araudiaren aldaketa, zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta abar bitartekoak direla.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat (15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen), espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea udal Idazkaritzan aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira aurreikusitako diru-sarrerak.

Ablitasen, 2018ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1806322