106. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, erdi mailako tituludunen 60 lanpostu gizarte laneko osagarriaz lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren zerbitzuan aritze aldera

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak deialdia onartu zuen 2018ko maiatzaren 25ean:

OINARRIAK

1.–Xedea.

Gizarte Ekintzako Alorrean egindako antolamenduzko aldaketa bat dela medio, deialdia iragartzen da Erdi mailako tituludunen 60 lanpostu gizarte laneko osagarriaz lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren zerbitzuan aritze aldera, bai eta lehiaketa honen ondorioz hutsik geratu daitezkeen lanpostuak betetzeko ere, zeinak plantilla organikoan honako zenbaki hauekin identifikatu baitira:

Erdi mailako tituluduna gizarte laneko osagarriaz.

–Buztintxuriko AU.

  • Autonomia.
  • 201.000 - 10.
  • Haurtzaroko eta familiako lantaldea.
  • 201.000 - 36.
  • Gizarteratze-zerbitzua.
  • 201.000 - 73.

–Alde Zaharreko AU.

  • Autonomia.
  • 201.000 - 11.
  • Haurtzaroko eta familiako lantaldea.
  • 201.000 - 37.
  • Gizarteratze-zerbitzua.
  • 201.000 - 79.
  • 201.000 - 89.

–Etxabakoitzeko AU.

  • Autonomia.
  • 201.000 - 12.
  • Haurtzaroko eta familiako lantaldea.
  • 201.000 - 38.
  • Gizarteratze-zerbitzua.
  • 201.000 - 90.

–Zabalguneko AU.

  • Autonomia.
  • 201.000 - 13.
  • 201.000 - 16.
  • Haurtzaroko eta familiako lantaldea.
  • 201.000 - 39.
  • Gizarteratze-zerbitzua.
  • 201.000 - 91.

–Ermitagañako AU.

  • Autonomia.
  • 201.000 - 17.
  • Haurtzaroko eta familiako lantaldea.
  • 201.000 - 40.
  • Gizarteratze-zerbitzua.
  • 201.000 - 92.

–Iturramako AU.

  • Autonomia.
  • 201.000 - 19.
  • Haurtzaroko eta familiako lantaldea.
  • 201.000 - 41.
  • Gizarteratze-zerbitzua.
  • 201.000 - 110.

–Mendillorriko AU.

  • Autonomia.
  • 201.000 - 20.
  • Haurtzaroko eta familiako lantaldea.
  • 201.000 - 42.
  • Gizarteratze-zerbitzua.
  • 201.000 - 111.

–Milagrosako AU.

  • Autonomia.
  • 201.000 - 21.
  • 201.000 - 22.
  • Haurtzaroko eta familiako lantaldea.
  • 201.000 - 44.
  • 201.000 - 45.
  • Gizarteratze-zerbitzua.
  • 201.000 - 113.
  • 201.000 - 114.
  • 201.000 - 115.

–Arrotxapeko AU.

  • Autonomia.
  • 201.000 - 27.
  • 201.000 - 29.
  • Haurtzaroko eta familiako lantaldea.
  • 201.000 - 51.
  • 201.000 - 52.
  • 201.000 - 53.
  • Gizarteratze-zerbitzua.
  • 201.000 - 116.
  • 201.000 - 117.
  • 201.000 - 118.

–Sanduzelaiko AU.

  • Autonomia.
  • 201.000 - 30.
  • Haurtzaroko eta familiako lantaldea.
  • 201.000 - 67.
  • Gizarteratze-zerbitzua.
  • 201.000 - 119.
  • 201.000 - 120.

–Donibaneko AU.

  • Autonomia.
  • 201.000 - 32.
  • Haurtzaroko eta familiako lantaldea.
  • 201.000 - 68.
  • Gizarteratze-zerbitzua.
  • 201.000 - 121.

–Txantreako AU.

  • Autonomia.
  • 201.000 - 34.
  • 201.000 - 35.
  • Haurtzaroko eta familiako lantaldea.
  • 201.000 - 69.
  • 201.000 - 72.
  • Gizarteratze-zerbitzua.
  • 201.000 - 122.
  • 201.000 - 129.
  • 201.000 - 130.

–Beste hainbat zerbitzu.

  • Zerbitzu orokorrak eta osagarriak.
  • 201.000 - 1.
  • 201.000 - 5.
  • 201.000 - 6.
  • Emakumeendako Udal Arreta Zerbitzua (EUAZ).
  • 201.000 - 8.
  • Haur eta Nerabeentzako Arreta Lantaldea (HNAL).
  • 201.000 - 71.
  • 201.000 - 72.
  • Gizarteratze eta Laneratze Lantaldea (GLL).
  • 201.000 - 131.
  • Etxebizitza programa.
  • 201.000 - 132.

2.–Aplikatu beharreko araudia.

Deialdi hau honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamendua, Tokiko Gobernu Batzordeak merezimenduen baremoak ezartzeko 2005eko azaroaren 22an hartutako erabakia, eta deialdi honen oinarriok.

3.–Betekizunak.

Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, deialdi honetan parte hartzen dutenek honako betekizun hauek bete behar dituzte, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko unean:

a) Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako funtzionario izaera edukitzea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian, gizarte laneko osagarria duen Erdi mailako tituludunen lanpostu batean.

b) B maila edo taldekoa izatea.

c) Euskara v3 hizkuntza-eskakizunarekin bat jakitea eskatzen duen lanpostu bat hautatu nahi izanez gero, Nafarroako Gobernuak ematen duen Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eduki behar da, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa, eta, zehazki, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidetzat jotzen den beste edozein agiri.

Deialdi hau ebaztearekin batera amaituko dira bitarteko izendapenak, salbu eta deialdia erreserbatutako lanpostu hutsetarako egin bada eta beraz ez badute derrigorrean parte hartu behar; halako kasuetan titular diren lanpostuetara itzuliko dira.

Hala lanpostu-erreserbarik gabeko borondatezko eszedentzian nola nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioek ere lehiaketa honetan parte hartzen ahalko dute, baldin eta deialdian eskatutako betekizunak betetzen badituzte. Horrela lortuko lukete berriz ere jardunean aritzea eta lanpostuaren behin betiko esleipena.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko, inongo kasutan, parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

4.–Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

a) Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udaleko edozein Erregistrotan aurkeztu beharko dira, edo bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetatik edozein erabiliz, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari OfizialEAN argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.

b) Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztiak egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dira, behar bezala konpultsatuta. Euskara jakiteko hizkuntza-eskakizuna duen lanpostu bat hautatu nahi nahi dutenek lehiaketan parte hartzeko eskabidearekin batera Nafarroako Gobernuak ematen duen Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) aurkeztu beharko dute, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa, eta, zehazki, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidetzat jotzen den beste edozein agiri.

5.–Izangai onartuen behin behineko zerrenda eta erreklamazioak.

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Egun horretatik aitzina, baztertutako izangaiek bost egun naturaleko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko, Udalaren edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuta.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Izangaietan inor bazterturik ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta haiek ebatzirik, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

6.–Epaimahaiaren osaera.

Honako hauek osatuko dute lehiaketaren epaimahaia:

Epaimahaiburua: Margarita Moreno Fernández andrea, Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako Alorreko idazkari teknikoa.

Epaimahaiburu ordezkoa: Carmen Nuin Larraya andrea, Iruñeko Udaleko Erdi-mailako tituluduna bateraezintasunez.

Epaimahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide-idazkaria: Marta Martínez Llobet andrea, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako goi-mailako teknikaria.

Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: Xabier Burgui Vergara jauna, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako goi-mailako teknikaria.

7.–Merezimenduen kalifikazioa.

Epaimahaiak eginen du merezimenduen balorazioa, honako baremo honekin bat:

a) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: gehienez, 30 puntu.

b) Prestakuntza: gehienez 10 puntu.

Izangai bakoitzak aurreko bi ataletan alegatu eta frogaturiko merezimenduak II. eranskinean jasotako baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Merezimendu guztiak –Administrazio publikoetan egindako zerbitzuen ingurukoak barne– agiri bidez alegatu eta frogatu beharko ditu izangai bakoitzak lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, salbu eta Iruñeko Udalean egindako zerbitzuei dagozkien merituak, Administrazio honek ofizioz egiaztatuko baititu.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduen gainean.

Lehiaketaren elementu guztiak baloratu ostean, Epaimahaiak lehiakideen zerrenda igorriko dio Giza Baliabideetako zuzendariari, lehiaketaren atal guztietan osotara izangai bakoitzak lortu duen puntuazioa adierazita, eta bost eguneko epea irekiko du izangaiek merezimenduen balorazioaren gainean eskubidez komeni zaien guztia alega dezaten.

8.–Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren arabera.

Aurkeztutako erreklamazioak epaimahaiak ebatzitakoan, horrek izangai guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu www.pamplona.es Udalaren webgunean, eta izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariari igorriko dio espediente osoarekin batera, hark ebazpena eman dezan, hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari buruz, epaimahai kalifikatzaileak lehiatzaileen zerrenda lorturiko puntuazioekin igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituz.

9.–Lanpostu hutsak hautatzea.

Giza Baliabideetako zuzendariak interesdunen eskaeren arabera esleituko ditu lanpostuak, betiere horiek lortu duten puntuazioarekin bat. Udalaren webgunean emanen da lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldi publikoaren hitzorduaren berri, horren data, ordua eta tokia jakitera emanez. Hitzordurako jarritako egunean eskaera egin ez duten lehiatzaileek beren eskubide guztiak galduko dituzte lehiaketaren xede diren lanpostuetan jarduteko. Behin lanpostu hutsak esleituta, Giza Baliabideetako zuzendariak dagozkion izendapenak eginen ditu, eta horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Hautatutako jomuga-lanpostuaren jabetza Gizarte Ekintzako Zuzendaritzak ezarritako datan gauzatuko da, eta data hori zehaztuko da Auzo Unitateetan ezarri beharreko antolakuntza berriaren arabera.

10.–Aurkeztutako agiriak.

10.1. Izangaiek aurkeztutako agiriak jaso ahalko dituzte aurrez espresuki eskaturik, betiere ez bada erreklamazio edo errekurtsorik jarri. Agiriak jasotzeko eskaria hiru hilabeteko epean aurkeztu ahalko da, behin hiru hilabete igarota esleipen-ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik.

10.2. Aurreko atalean aipatutako epean agiriak hartu ez badira, ulertuko da izangaiak uko egiten diola horiek berreskuratzeari; hortaz, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

10.3. Erreklamazio edo errekurtsorik egonez gero, aurkeztutako agiriak atxikiko dira horiek egiaztatu eta aztertze aldera. Agiriak jaso ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak ahalbidetzen duenean.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok egin eta horri zuzendua, hilabeteko epean, egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahai kalifikatzailearen egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazpena egiteko.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 25ean.–Iñigo Anaut Peña, Giza Baliabideetako zuzendaria.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

a) atala. Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, urte bakoitzeko puntu bat emanen zaio deialdia argitaratzen den egunera bitarte aintzat hartutako antzinatasunari.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.

2. Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, behar den zatia deskontatuko da.

3. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

4. a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

b) atala. Prestakuntza.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea:

0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 8 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Puntuazio bera baliatuko da baloratzeko erakunde antolatzaileez bezainbatean ezarritako baldintzak bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-ekintzetan parte hartu izana, halako prestakuntza-ekintzatzat joko direlarik espresuki sindikatuek antolatutakoak Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan.

5. Atal honetan ez dira baloratuko titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, ez unibertsitatekoak ezta unibertsitatez bestekoak ere.

2) Euskararen ezagupena, ofizialki egiaztatuta: gehienez, 2 puntu.

B2 maila: puntu 1.

C1 maila: 2 puntu.

Oharrak, b) atal osorako:

1. Lehen puntuaren barruan, deialdi honen xedea diren lanpostuekin zerikusirik duten merezimenduak soilik baloratuko dira.

2. b) atalaren puntuazioa ez da inongo kasutan izanen 10 puntutik gorakoa.

Iragarkiaren kodea: L1806945