106. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

7. eta 8. aldaketak 2018ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2018ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 16an, 2018ko aurrekontuan 7. eta 8. aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 7/2018 aldaketa. Kreditu berezia.

Gastua:

1621-6230003.–Makineria, transpalet elektriko jasotzailea: 9.000,00 euro.

Finantzaketa:

8700000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 9.000,00 euro.

Aurrekontuko 8/2018 aldaketa. Kreditu berezia.

Gastua:

1612-62200015.–Garesko Nafarroako Gorteen kaleko hornidura sarea berritzea: 38.778,89 euro.

Finantzaketa:

7508010.–Nafarroako Gobernuko diru-laguntza, Garesko Nafarroako Gorteen kaleko hornidura sarea berritzeko: 24.829,45 euro.

8700000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 13.949,44 euro.

Finantzaketa, guztira: 38.778,89 euro.

Garesen, 2018ko maiatzaren 9an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1806221