106. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1. eta 2. aldaketak 2018ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2018ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 13an, eta 2018ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 19an, argitaratu ziren hurrenez hurren aurrekontuan 1. eta 2. aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2018 aldaketa aurrekontuan: kreditu berezia.

Gastuak gehitzea:

2. kapitulua.–1.9200.22604 partida “Juridikoak eta auziak”: 4.000 euro.

Finantzaketa:

Gastuak gutxitzea:

5. kapitulua.–1.9291.51000 partida. “Ustekabeak”: 4.000 euro.

2/2018 aldaketa aurrekontuan: kreditu-gehigarria.

Gastuak gehitzea:

6. kapitulua.–2.1611.60900 partida “Mendinueta soluzioa, 6. fasea, Litzoain eta Itzagaondoko sareak” 25.000 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina:

7. kapitulua.–1.87000 partida “Diruzaintzako gerakina, Uraren atala”: 25.000 euro.

Urrotz Hirian, 2018ko maiatzaren 9an.–Mankomunitateko burua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1806192