106. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

4/2018 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2018ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 4/2018 zenbakiko aldaketa, kreditu berezia baita, Udalaren 2018ko aurrekontuan.

Aurrekontuko aldaketaren hasiera bateko onespenaren erabakia 2018ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 20an, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onesten eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu bereziak

VI. kapitulua

Inbertsio errealak

902.243,34 euro

VII. kapitulua

Kapital-transferentziak

12.705,00 euro

Finantzaketa

VIII. kapitulua

Finantza-aktiboak

914.948,34 euro

Vianan, 2018ko maiatzaren 15ean.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1806443