106. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteak eta tasak

Ukarko Udalak, 2018ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Ondoko koefizienteak eta zerga-tasa onestea:

a) Zergaren sortzealdietarako koefizienteak:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

b) Zerga-tasa bakarra aldi guztietarako:

–%8ko gutxieneko tasa.

Erabaki honen aurka uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutako errekurtsoak jartzen ahal dira, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ukarren, 2018ko maiatzaren 11n.–Alkate udalburua, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L1806320