106. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketak 2018ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, ezarritako legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen espedientea entitate honen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko.

Espedientea interesdunen eskura egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Noain Elortzibarren, 2018ko maiatzaren 11n.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1806416