106. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LORKA - LAKAR

Deierriko 8. poligonoko 26. lurzatian den Gazteluzar-Aitzartea harrobia lehengoratzea eta ixtea (Lorkako eta Lakarko fazeria). Kontzesioaren lizitazioa

Proposatu den erabileraren ezaugarriak kontuan hartuta, Gazteluzar-Aitzartea harrobiaren erabileraren proposamena Lorkako eta Lakarko Kontzejuei aurkeztu dietenez gain, gerta liteke beste pertsona edo enpresa batzuek aipatu harrobia lehengoratzeko eta ixteko lanak egin nahi izatea, indusketatik sobratutako lurrak botaz.

Lorkako eta Lakarko Kontzejuek erabaki dute:

1. Kontzesio hau lizitatzea: “Gazteluzar-Aitzartea harrobia lehengoratzea eta ixtea indusketatik sobratutako lurrak botaz eta landare lur nahikoarekin birprofilatuz, gero eremu hori landu, larre bihurtu edo zuhaitz espezie zenbait sartu ahal daitezen”, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 100. artikuluari eta hurrengoei jarraikiz. Lizitazioa publikotasun eta lehia printzipioen arabera eginen da.

2. Onestea lizitazio hau eta Gazteluzar-Aitzartea harrobia lehengoratzea eta ixtea arautuko duten baldintza tekniko-administratiboen klausulak.

3. Agintzea lizitazio hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lorkako eta Lakarko Kontzejuen eta Deierriko Udalaren iragarki oholetan.

Baldintza teknikoen agiria ikusgai dago Nafarroako Gobernuaren Kontratazioaren Atarian.

Lorkan, 2018ko maiatzaren 17an.–Lorkako eta Lakarko Kontzejuetako buruak, Juan María Pantoja Montero eta Francisco Goñi García.

Iragarkiaren kodea: L1806919