106. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

1., 2. eta 3. aldaketak 2018ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2018ko maiatzaren 18an egin zuen osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1., 2. eta 3. aldaketak Udalaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Lesakan, 2018ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1806784