106. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

1. eta 2. aldaketak 2018ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2018ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 16an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 1/2018 aldaketa: kreditu-gehigarria.

Gastuak goititzea:

6. kapitulua.–0.1532.62100 partida, “Idotzingo kaleak”: 413.835 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarrerak goititzea:

4. kapitulua.–0.46200 partida, “Idotzingo Kontzejuko obren finantzaketa”: 143.700 euro.

Diruzaintzako gerakina:

8. kapitulua.–0.87000 partida, “Diruzaintzako gerakina”: 270.135 euro.

Aurrekontuko 2/2018 aldaketa: kreditu-gehigarria.

Gastuak goititzea:

7. kapitulua.–4.4530.76200 partida, “Idotzingo kaleen obrarako ekarpena”: 121.305 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarrerak goititzea:

4. kapitulua.–0.46800 partida “Ekarpena, Idotzingo Kontzejua (I:P)”: 80.000 euro.

Diruzaintzako gerakina:

8. kapitulua.–1.87000 partida, “Diruzaintzako gerakina (Idotzin)”: 41.305 euro.

Idotzinen, 2018ko maiatzaren 9an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1806196