106. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

Udal ordenantza, Eremu publikoetako garbiketa arautzen duena. Hasierako onespena

Udal honek, 2018ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen hasiera batean onestea Galipentzuko udalerriko eremu publikoetako garbiketa arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, hala bada, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Galipentzun, 2018ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Juan Manuel Ferrer Moisés.

Iragarkiaren kodea: L1806263