106. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Alkatetzaren eskuordetza

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak eta ondokoek xedatzen dute alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatuta, alkateordeari dagokiola hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2018ko ekainaren 15etik ekainaren 22ra, bi egunak barne, Etxalartik kanpo nagoen egunetan, Jose María Maya Ariztegui zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.

2. Honen berri ematea Jose María Maya Arizteguiri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

3. Udalbatzaren lehen bilkura arruntean ebazpen honen berri ematea.

Etxalarren, 2018ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1806761