106. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

2018ko aurrekontuko 5. eta 7. aldaketak. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2018ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontuko 5/2018 eta 7/2018 aldaketen espedientea, kreditu bereziak baitira.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Esteribarren, 2018ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1805999