106. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

UER-4 unitatearen Konpentsazio Batzordea desegitea eta birzatiketaren likidazioa. Behin betiko onespena

Cascanteko Udalak, 2018ko apirilaren 25eko Gobernu Batzarrean, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Cascanteko UER-4 unitatearen Konpentsazio Batzordea desegitea eta birzatiketaren likidazioa.

Bigarrena.–Ebazpen hau prozedurako interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ahalmena ematea Alkatetza Udalburutzari, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egiteko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2018ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1805998