105. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Herritarren parte-hartzea, UO-5 jarduketa unitateko determinazioak aldatzeko Hiri-jarduketarako plan berezian

Utergako Udalak, 2018ko apirilaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen jendaurrean edukitzeko eta herritarrek parte-hartzeko tramitean jartzea plan bereziko proiektua, herri honetako arau subsidiarioen UO-5 jarduketa unitatearen determinazio xehatuak eta egituratzaileak aldatzekoa hain zuzen ere. Parte-hartze arloko agiri hori gauzatzeko, espedientea Udalaren bulegoetan egonen da ikusgai hogei eguneko epean –iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita– herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta, halakorik bada, egoki iruditzen zaizkien proposamenak aurkez ditzaten.

Utergan, 2018ko apirilaren 26an.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L1805949